argia.eus
INPRIMATU
PAUSOKAK BI «TV MOVIE» EGINGO DITU
2021eko uztailaren 19a
PAUSOKAK BI «TV
MOVIE» EGINGO DITU
Estatu Batuetan arrakasta handia dute «TV movie» delakoek, hau da telebistarako espreski egindako filmek, ordu eta erdi ingurukoak, izarrekin... Halaxe, modu xumeago batean bada ere, FORTA autonomietako telebisten elkarteak bost «TV movie» ekoizteari ekingo dio aurki. ETBk bi film egitearen ardura Pausokari eman dio

«EUSKARAOKE»K
EZ DU JARRAITUKO
Azken txanpan sartua dago Ixiar Orejak aurkezten duen saioa, apirila amaiera arte iraungo baitu. Umeen alaigarri eta guraso askoren gogaikarri izan den karaokeren ordez, maiatza inguruan, Koma ekoiztetxearen «Izar gazte bila» saioak hartuko du lekukoa. Aurkezten «Izar bila»ko Joxe Felipe eta Ruth Martinez bikotea izango dugu

MEDIKUNTZARI BURUZKO
SAIOA BIDEAN
Osakidetzaren babesaz, medikuntza ardatz duen programa abiaraziko da ETBn. «Amonaren botika»tik ezberdinduz, saio berri honetan, benetako mediku bat izango da aholku jakingarriak emango dituena, bidenabar ikusleek eginiko kontsultak erantzunez. Oraindik zehazteke badago ere, oso litekeena da egunerokoa izatea