Hizkuntza arrotzen irakaskuntza eta euskara- ren normalizazioa (eta II)
Alabainan, euskaldunaren kolkoan ere, eta ez gara hain bakanak Hizkuntza Eskoletan, sortzen dira kakanahaste linguistikoak (zenbat baina!). Irakasleari gaztelaniatiko moldeen eraginez berbetan behin eta berriro entzunda, hizkuntza arrotzean, ni neu bere zuzenketaren ondoren euskarakada dela konturatu naizena atera zaidanean, irakasle euskara gabekoak txundituta begiratu, eta zera galdetu dit: «Baina, baina, nondik atera duzu hori?».
Hurrengoan ixilik egon behar, nabarmendu barik, bururatutakoak nondik arraio datozen ezin asmaturik.
Bestalde, gu ca va de soi, espainiarrak gara eta konparatzen dira Errusiako kultura ohiturak eta `Espainiakoak'. Asimilatu beharko lukete batzuek `Espainia' horretan sentiberatasun eta nortasun anitzak daudela eta `hizkera sexista' dagoen lez, eta berau ekiditen ikasi behar dugun moduan, badagoela `hizkera nazionalista', etnozentrikoa, edo dena delakoa.
Euskaraz ere bizitzea hautatu dugunok badaukagu eskubidea euskaldunongatik jasotako zergez ere finantziatzen diren Hizkuntza Eskola Ofizialetan gure lekua izateko behar den moduan, eta ez barnean bilduta, euskaldun legez ditugun bizikerak esplizitatu gabe (eta horrexegatik galtzaile), jarraitu beharrean, ohi den moduan.
Inguruko gizarte diglosiko honetako eguneroko bizitzan, era duinean elebidun irauteko, geure ahaleginak eta bi egin beharrean gaude. Beharlekua da hein batean, bai, baina berdenporan hizkuntza berriak jasotzeko abantaila zaigunez gero –muntako hizkuntzalariek horrela aitortzen dute eta UNESCOk hortik ekitea gomendatzen du– ahal delarik ez diezagutela uka `nacionalismo de campanario' baten izenean, eta parka.
Hizkuntza eskoletan ere talde euskaldunak sortu beharko lirateke, baina legeak ez du orain artekoan hori horrela ulertu.
AITOR ORTIZ DE PINEDO
BILBO (BIZKAIA)
Xebastian Lizasoren elkarrizketaz
Barka Irakurle, barka Xebaxtian
nere nobatokeria
nahiz ta sinesten zailagoa den
gezurra baino egia
lehen bertsoa ez zuen bota
hamabost urtekin ia
bost urterekin eman bait zion
Mugartegiri saria
ez nuen jarri oso ondo baina
asmatu nuen erdia
ESTITXU EIZAGIRRE