argia.eus
INPRIMATU
SU-ETENARI GERRA
1999ko martxoaren 21
SU-ETENARI GERRA
Espainiako gobernuak badaki
horrelako atxiloketa operazio
batetik harat joan beharko duela
ETAk duela sei hilabete aldarri-
katutako su-etena apurtzeko.
Baina bestela ere egingo lituzke
seguruenik. Eta, egia esan, hama-
zazpi atxiloketa ez da txantxetako
kontua. ETAren barne sendotasuna
frogatzea, hauteskunde kanpaina
ere hor dago eta bere bezeroei era-
ginkortasuna erakutsi behar zaie,
ETA ahulduz prozesuaren norabidea
berak menderatzen duela erakus-
tea... arrazoi ugari egon daiteke
iragan asteko polizia operazioa
egiteko baina bat nagusi: Lizarra-
Garaziko akordioaren zutoina leherta-
raztea. Aurkaria handik, norbera
bestetik.

Jeltzaleek baietza eman diote akordioari.

Santi Brouard 1984ko azaroan hil zuten.