Ez da zientzia fikzioa: datozen urteotan, emisio digitalaren bidez, irratian musika entzuteaz gain, posible izango da kantarien informazio idatzia pantaila txiki batean irakurtzea, eguraldi edo errepide mapak ikustea, eta abar. Nola joanen den gauzatzen hori ikusteke dago, frekuentzia berrien legea oraindik egin gabe baitago, Ingalaterra edo Kanadan ez bezala. Halaz ere, Euskadi Irratiak, soinu edizioaren digitalizazioari jarraiki, igorgailu digitala erosi eta probak egingo ditu aurki. Berauek entzun ahal izateko ordea, gaur gaurkoz garestiak diren hargailu digitalak behar dira