argia.eus
INPRIMATU
POULOU BAITA
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 15a
POULOU BAITA
Urruña, Lapurdiko kostaldeko herria dugu. Bertan, joan hogei bat urtez auzapez bera dugu: Poulou. Nagusia. Eta herria bere ondasun propioa bailitz bizi den gizonari, ez zaizkio gauzak berak nahi bezala irteten ari. Aspalditik dauka desorekatua bere ingurua. Eta bere gaitz guztien hobendun den abertzale elkarteak, Herritarrak, lortu du gehiengoa, Poulouk aspalditik zuen euskarria haustea. Ikastola izan baldin bazen leherkari ezagunena, ez du izan nagusiena, hiruzpalau afera urbanistiko finantziero baitzituen ezkutuan, orain argira ekarri dizkiotenak. Santa Flor, Poutillenia, Berrueta, Ibardin... Ez du bat ere parea jotzen. Eta gizarajoari, bere eroaldian furunkuloz betetzen ari zaio gorputza. Geroz eta ugariak, geroz eta kozkorragoak. Tribunaletako maiztar, ez du zorte onik ez baitu orain artean erabaki bat ere bere alde izan, eta beste aitzakirik ezean, Herritarrak du bere ezgaiaren xuritzeko arma bakarra. Bere kalapitak argitan, nagusitasuna galtzear, Beñat Elizondo abertzale kontseilariaren familia publikoki iraindu du bortizki, guztiak ohoinak direla esanez. Tribunaletan frogatu beharko luke eta oraingo hontan bere sakelatik ordaindu