argia.eus
INPRIMATU
EUSKADI GAZTEA SARIAK 99 GERTU
1999ko martxoaren 14a
EUSKADI GAZTEA
SARIAK 99 GERTU
Martxoaren 25ean egingo den jaialdiari begira, hona hemen jendeak bozkatzeko dituen hautagaiak: Kantu onenari: Etzakit, Joxe Ripiau edo Doctor Deseo. Musika berria: Wazen, La Oreja de Van Gogh edo Noraezean. Musika talde edo bakarlari onenari: Ruper Ordorika, Kaos Etiliko edo Maixa eta Ixiar. Disko onenari: Gozategi, Urtz edo Kepa Junkera. Kirolari onenari: Sivori/Berruet/Azkoitia, Realeko belar gaineko nesken Hockey taldea edo Ruben Beloki. Beti Gazte: Benito Lertxundi, Athletic edo Julian Retegi. Jendeak parte hartu dezan bidaia bat New Yorkera zozketatuko da