Kanadako inuit nazioaren zenbait lurralde ez da sartu Nunavuteko akordioan: Inuvialuit (mendebala), Nunavik (Quebec) eta Labrador penintsulako iparreko inuitak. Baina inuit nazioa hori baino askoz zabalagoa da eta, eskuarki, Artiko osoan barreiatuta dago. Guztira 100.000 bat biztanle dira, Ekialdeko Siberian, Alaskako (EEBB) iparraldean eta Groenlandian banatuak. Gaur egun, Nunavutetik at, Quebec eta Groenlandiako komunitateak dira herstuenak.
Groenlandia. Groenlandia Danimarkako koroaren (1721etik dago honen esku) lurralde autonomoa da. Inuiten autogobernua duela 20 urte lortu zen eta goi mailako justizia eta kanpo harremanez aparte, gainerako eskumenak bertan kudeatzen dituzte. Groenlandiako 56.000 biztanleen gehiengoa Kalaallisut hizkutzan mintzo da –baina ez da hizkuntza koofiziala– eta kontinenteko inuktitut hizkuntzaren familikoa da. Legebiltzarra Nuuk-en dago eta bertako indar nagusiak sozialdemokrata eta liberalak dira. Hirugarren indarra Inuit Ataqatigiit alderdi independentista da eta 1995ean ezuztekoa eman zuen sei eserleku lortuz (30etik).
Quebec. Iparraldeko kostaldeko 14 komunitatetan biltzen da Quebeceko inuit populazioa eta Ivujivic da beren hiriburua. Komunitate honek lurralde autonomoa lortzeko lehen eskakizunak 70eko hamarkadan egin zituen. 1994ko uztailean Montrealeko gobernuak, 55. paralelotik gorako lurraldeei erakunde autonomoak eskainiko zizkiola iragarri zuen baina erreferendum soberanista galtzeak proiektua bertan behera utzi zuen. Inuitak
Belle provinceren banatze asmoen aurka agertu ohi dira eta Montrealek ahanzturarekin ordaindu die jarrera hori. Dena den, Quebeceko 8.000 inuitak, Nunavuteko prozesuak berentzat ere azkenean antzerako negoziazioak ekarriko dituztelakoan dira