argia.eus
INPRIMATU
«Erronka polita izan da hona etortzea»
  • den ahots freskoa dugu
1999ko martxoaren 07a
Iratiko basoan barrena Olaberriko boz berria entzuten dute joan den uztailaz geroztik. Egiteko polita du mikro aurrean 24 urteko Nagorek, Egin, Euskadi, Herri eta Segura Irratian aritu ondoren. «

Erabateko aldaketa izan da Goierritik hona etortzea, ez naiz damutzen baina, bizimodua askoz lasaiagoa baita
». Hemen duen erronka ere ez da makala: «

Alde batetik, sakabanaturik bizi den jendea hurbildu, eta bestetik, euskara bultzatzea, bertako euskalkia galdurik egon arren, jende anitz euskaldundu delako. Hemengo hitz batzuk ere sartzen ditugu, erreposki, elekatu...
». Esatari gisa denetarik egiten du: agurrak, berriak, tertuliak, lehiaketak, etab. «

Lehiaketara inor gutxik deitzen duen bitartean, zorion agurren tartera berriz, etxekoandre eta nekazariek aise hots egiten dute»