argia.eus
INPRIMATU
CORCUERA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
CORCUERA
Garai bateko Altos Hornosetako elektrizista omen. Eta sozialista baino, PSOEko militante organiko izateari etekin ezin hobea kendu diona. Orain, modan dauden presa arraza itxurakoak, espainolen zergei ausiki eginez bizi dugu, bere konpainiako beraren antzeko beste bizpahiru ondoan daramatzalarik. Bizkarzainak. Eta orgatik galerara bezala, mendipistako hazia autobideetatik dabil maseratia legez, bere pausaje baldarraz ohartzeke eta dantzari liraina bailitzan. PSOEren praxisa eredu, politikari zor dio gustuko gaitza ase ahal izatea: parrasteleria. Eta mugarik gabeko onibarduna zelakoan, oriua ere berea zela uste ustelean, Madrileko Bernabeu futbol estadioko sarreran harrapatu zuten debekaturik dagoen ardoa zahatoan zeramala. Altos Hornoseko garaian bezala, bizkarretik zintzilik. Atekoak zahatoz sartzen galerazteko aski ausardiarik ez zuela izango jakitun, haren esanari ohiu egin eta harro-harro barrura jo zuen. Hedabideek pasadizoa agertzean, ez jakinarena eta damutze itxurak egin ditu, izan ere huskeria baita zahatoarena, kontutan hartzen badugu honek jada, aspalditik ez duela ardo arruntik edaten. Lotsagabe alena