1939ko otsailean, J. A. Agirre lehendakariak eta Lluis Companys Kataluniako presidenteak muga elkarrekin zeharkatu eta Figueresen erbesteratu ziren, lan itzela eginez beren erkideen alde. Momentu historiko hura du kontagai aktore ez profesionalek antzeztu duten lanak. Garaiko irudiak ez ezik, lekukoen adierazpenak ere izango ditugu
EUSKAL HERRIKO ITZULIA «EUROSPORT»ENOihartzun gero eta handiagoa ari da lortzen Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia. Aurtengo ediziorako, apirilaren 5etik 9a arte, ETBk inoiz baino bitarteko gehiago jarriko ditu. Halaxe, hain da handia ikuskizuna non «Eurosport» Europa osorako kateak ere etapak zuzenean emango dituen, gazteleraz nahiz ingelesez
ALDAKETAK BIDEAN «BERTATIK BERTARA»NOraindik konfirmatzeke egon arren, oso litekeena da Andoni Aizpururen saioan aurki berrikuntzak ikustea. Audientzia fidela izanik ere, bestelako elementuak sartzeko garaia iritsi zaiola uste du lantaldeak. Beraz, zenbait proposamen egin dio ETB-ri itxura eta mamia eraberritzeko. Nolanahi ere, ziurtzat jo dekoratuak itxura berria hartuko duela