Jose Ramon Soroizen bakarrizketa arrakastatsua grabatu dute telebistan laster emateko; euskaraz zein erdaraz. «Tanttaka»ren obra honetan, ume baten larruan sartzen den heldua da Soroiz, bere haurtzaroa oroituz: harategia, maisua, Martxelo lagunaren arreba, helduen txortenak, eta abar. Azken finean, gizakiaren gogoeta gazi-gozoa dugu
EUSKAL «TRUMAN-AK»
UDABERRIRAKO PRESTZure bizitza fikzio bat da eta zu konturatu ez. Hori da «El Show de...» ETB-2 ko txantxa saio berriaren oinarria. «Zumbados»eko lantaldeak biktimaren ohiturak ezagutu ondoren, bi astez pertsona arrunt bat jarraituko du, bere inguruan 20 aktore erabiliz. Platoan bertan delarik, deskubrituko du bera dela saioko protagonista nagusia
AUDIENTZIA ALTUA «ZINE ORO»KO FILMEKUstekabe ona hartu dute ETBn «Iluntzetik egunsentira arte» filmak euskarazko katean izandako audientzia altua ikusita. Horrek limurtu egin ditu film komertzialen aldeko apustua egitera. Halaxe, martxoaren 7an «Zine Oro» programak Morgan Freeman eta Tim Robbins protagonista dituen «Biziarteko kartzela» emitituko du