argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko zuhaitzak "Armada Real"eko untzientzat
1999ko otsailaren 28a
Herri aldapatsu eta heze honetan basoak betidanik izan du garrantzi handia bertako herritarrengan. Dena den, ez dira beti modu orekatuan ustiatu eta ondorioz, degradazio prozesu nabarmena eman zen, batez ere isurialde atlantikoan, XIV. mendetik, XIX. mendera arte. XIX. mende amaierako egoera benetan negargarria zen eta inguru honetako baso gehienak desagertu ziren. Mende honen hasieran ekin zitzaion berriro basoen zabalkundeari gaur egun dugun egoerara iritsi arte.
Biztanleria kopurua hazi zen heinean, urritu ziren basoak, izan ere, elikagai gehiago behar ziren biztanle eta abereentzako, eta ondorioz nekazaritzak lurrak ebatsi zizkion basoari. Beranduago, burdinola eta untzigintzaren eragina pairatu zuten basoek. Kontu jakina da, XV. eta XVIII. mendeen artean Espainia eta beste herrialdeen artean izandako gerra gehienetan parte hartu zuten "Armada Real"eko itsasuntzi gehienak Euskal Herriko untziolatan egin zituztela. Kontu hauei neurria behar den moduan hartzeko aipatu dezagun, esate baterako, "Armada Invencible" izenez hain ezaguna den armadako itsasuntziak eraikitzeko, miloi bat metro kubiko egur erabili omen zela, gutxi gora behera, gaur egun urte baten buruan Euskal Herrian produzitzen den egur kopuruaren erdia. Eta haiek beste garai batzuk ziren