argia.eus
INPRIMATU
Aita Santua Euskal Herrira etorri zen eguna (eta II)
Jose Ignazio Ansorena 1999ko otsailaren 28a
Polizia itsusia berriro haserre eta berriro, nire ondoan beste polizia jarrita, agintari baten bila joateko. Bueltaka ibili piska batean eta atzeko atetik kanpora atera. Han gertu beste eraikin bat dago. Azpiko ate zabalaren bi alboetan bi ertzain daudela ikusi eta han sartu gara gure miaketa lanetan. Pasabide luzea dago eta eskuinean hainbat gela. Baten ate ondoan beste ertzain bat eta atea apurtxo bat zabalik, zirrikitutik barruan nor dauden ikusi ahal delarik. Han dira Francisco Laina –berehala ezagutu nuen, otsaileko 23.eko estatu kolpean Gobernu Burutza hartu behar izan zuen espainiar subsekretarioa–, Saenz de Santamarí­a jenerala, beste hainbat eta Donostiako Loiolako koartelean, soldaduskan ezagutu nuen eta orduan Ertzantzaren buru zen Dí­az de Arkotxa komandantea. Isil-isilik sartu nintzen gelan, ate ondoko ertzainak inongo oztoporik ezarri ez eta nirekin etorritako polizia berarekin hizketan geratu zelarik.
Gela hartako agintari haiek hizketan ari ziren, serio-serio, mapa handia zuen mahai baten inguruan eta ni sartu nintzenik ohartu ere ez ziren egin. Zera zioten: Aita Santuaren helikopteroak lurra hartzeko prest zegoen lekua ezin erabil zitekeela bonba abisua zegoelako eta Basilika atzean zegoen auto-eskola praktikak egiteko aparkaleku baten antzekoan jaitsi beharko zuela. Nik hura dena entzun eta lipartxo batez denak isildu zirenean, hurbildu eta hizketan hasi nintzaien. Orduantxe konturatu ziren han nintzela eta Dí­az de Arkotxa komandanteak ezagutu ninduen:
-Ansorena, pero ¡­qué coño haces tú aquí­?
-Estoy buscando a alguien que nos avale, porque no tenemos documentación. Pero me ha venido muy bien entrar aquí­, porque ahora ya sé a dónde tenemos que ir a recibir al Papa.
Isiltzeko, hura inork ezin jakin zezakeela, sekretua zela, ate ondoko ertzainari errierta, nire ondoko poliziari deitu eta gu pakean ibiltzen uzteko... dena bat izan zen. Muturbeltzarengana iritsi eta nire bizkarzainak gertatutakoa kontatu ondoren, dena aldatu zen. Nahi genuena egiteko, hura

katxondeo
bat zela eta igoal zitzaiela Aita Santuaren aurrean

strip-tease
egiten bagenuen ere. Baina egia esanda, ez genekien zer egin behar genuen.
Gure tresnak hartuta eta denak galaz jantzita (zortzi, udaletxekoak

golillaz
jantzita, eta zortzi, Aldundikoak,

mikeletez
) Ramon Labaien Kontseilariaren bila abiatzea erabaki genuen, hura omen zelako gu zertarako geunden zekien bakarra. Errenka polita osatzen genuen hamasei pertsona, horrelako

piuraz
jantzita eta batetik bestera,

Txinar dragoien
antzera, Labaienen bila. Azkenean Basilikaren aurrean topatu genuen. Eta gurekin beti bezain jator eta arraitsu.
Labaienek sorpresa polita hartu zuen. Kontu sekretua esan behar zidan, baina inork ezin jakin zezakeen azkeneko momentu arte: Aita Santua ez omen zen prest zegoen zelaian lurreratzekoa. «

Badakit,
esan nion,

hango aparkalekuan da jaistekoa, bonba abisua izan delako
». Txundituta geratu zen, baina modu azkarrean erreakzionatu ere bai: «

Hi haiz pajaroa, Ansorena. Hi haiz pajaroa
». Berarekin batera abiatu ginen aparkaleku sekreturantz.
Iritsi ginenean aparkalekua hutsik zegoen, baina piskana jendez betetzen joan zen. Gobernuaren Ordezkaria, Jaime Mayor Oreja, emaztea eta bizkarzainekin; herri guztietako ordezkariak, Aldun