Baionan sortu eta bizi den 26 urteko Xexili Gure Irratiko ahots eztienetakoa dugu. Euskaldunberria, irratian hasi aitzin literatura eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen. Halaxe, Baionako aldizkari batean lan egin ondoren, irratiaren xarma ezagutu eta geroztik, burubelarri dihardu bertan. Astean bitan, 6etatik 9ak arte «Goizik Erne» egiten du, nagiak ateratzeko irratsaio bizia; baita berriak eta emankizun musikala ere ortziral arratsaldetan. Xexiliren iduriz Gure Irratiaren abantaila aniztasuna da: «
Alde batetik, librea izanez, askatasuna badugu nahi ditugun gaiak hautatzeko. Eta horrek ez du preziorik. Bestenaz, hemen denetarik egiten dugu, kazetariek ere animazioa egiten dute, norbait eri baldin bada; eta hori monotonian ez sartzeko biderik onena da, gainera»