argia.eus
INPRIMATU
HITZALDI MAMITSUAK ALTZAKO IRRATI ASTEAN
1999ko otsailaren 21
HITZALDI MAMITSUAK
ALTZAKO IRRATI ASTEAN
Donostiako Altza auzoko Casares Kultur Etxean gaur egungo irratigintzari buruzko mahainguruak izango dira hilaren 22tik 26ra bitarte. Astelehenean irratinobelaren inguruko hitzaldia emango dute. Asteartean berriz, irrati formula musikala izango da mintzagaia, irrati komertzialetako ordezkariekin. Asteazkenean berriz, «Irratia, telebista eta euskal kazetarien lana» izango dute ardatz mahaira bilduko diren Euskadi Irratiko eta ETBko bost kazetarik. Ostegunekoa zehaztu gabe dago, eta ostiralean «beste irrati motak» jorratuko dituzte. Hitzaldi guztiak 19:30etan hasiko dira