Aste honetarako edo berandue-
nez datorrenerako itxi
dezakete Jaurlaritzarako EHk
EAJ eta EAri eman beharreko sosten-
guaren negoziaketa. Aurretik
biolentziaren inguruko deklarazio
instituzional bat egin beharko
dute, Ibarretxek biolentzia
sostengatzen dutenekin ez
duela gobernatuko adierazi
baitzuen gobernua eratu zue-
nean. Duela aste batzuk
filtratu zen ahalegin horretan ari
zirela –filtrazioa Ezker Batutik
egin ei zen– eta ostiral honeta-
rako Legebiltzarreko osoko
bilkurarako prest egon daiteke.
Kurduak uztailean bilduko dira Gasteizen.
Zerrenda bateratuak egingo bide dituzte.