argia.eus
INPRIMATU
FORMULA BAT BERRIRO EUSKARAZKO KATEAN
1999ko otsailaren 21
FORMULA BAT BERRIRO EUSKARAZKO KATEAN
Motorrak burrunbaka hasiko dira aurki; pole position, gurpil aldaketak eta emozioa barra-barra, M. Hakkinen txapeldunari titulua nork kenduko. Iaz izandako harrera ona ikusirik, aurten ere ETB-k emisio-eskubideak esklusiban lortu ditu. Martxoaren 8tik aurrera Gerardo Puentek ekingo die erretransmisioei Australiako Grand Prix-arekin

"LOURVIER'S EXPRESS" SAIO BERRIA
Abiadurarekin jarraituz, Lourvier's-ekoek bestelako garraiobide aukeratu dute. Hain zuzen ere, tren geltoki batean girotuko da «Lourvier's Express» izeneko programa. Oraingo honetan, esketx eta imitazioez aparte, gonbidatuak ere izango dituzte, iraupena luzatuz. Martxo aldera hasiko dira grabatzen eta Abasolo arduratuko da berriro ekoizpenaz

AZKENEAN FILM KOMERTZIALAK ETB-1EAN
«Segoviako Ihesa» milaka aldiz errepikatu ondoren, ETB-n konturatu dira tiradizoa duten filmak euskaraz ere eman ditzaketela eta, bide batez, hizkuntza normalizazioan lagundu. Halaxe, azken urteotan estreinatu diren bi film emango dira «Zine Oro» saioan: Robert Rodriguezen «Iluntzetik egunsentira arte» banpirikoa, eta «Biziarteko kartzela»