argia.eus
INPRIMATU
AHOA BETE HORTZ
  • dituzten ala ez. Ikerketaren arabera, EAEko 12 urtekoen % 57k txantxarrik ez du.
Jabier Agirre 1999ko otsailaren 21
Euskal Herriko umeen ahoak inoiz baino garbiagoak daude. Horrela dio behintzat duela hamar urtetik honako eboluzioa biltzen duen umeen hortz haginen ikerketa epidemiologikoak. Osasun Sailak agindutako ikerketak nabarmentzen duenez 12 urteko umeen % 57 txantxarrik gabe dago gaur egun, eta portzentaje horrek duela hamar urte lortutakoa bikoizten du, hemengo haurren aho osasuna erreferentziatzat hartzen ditugun Europako herrialdeetakoen parean jarriz. Osasun Sailak gurasoen kontzientziazio handiagoa aipatzen du emaitza positibo horien arrazoi bezala, eta baita umeei zuzendutako prebentzioko programak ere.
Duela hamar urte, inkestatutako 15 urteko umeen erdia ez zen inoiz joan dentistarengana, eta horrek esplikatzen du gazteen % 17 izatea bakarrik txantxarrik ez zuena. Iazko urtearen amaieran aurkeztu zen bigarren ikerketa epidemiologikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako 3.000 haur eta gaztetxorekin eginak, hobekuntza ikaragarria izan dela frogatzen du. Gaur egun 7 urtetik 15era bitarteko gazteen % 80 espezialistarengana joan dira, behin gutxienez. Orain hamar urte, 12 urteko haurren % 31 baziren txantxarrik ez zutenak, gaur egun % 57koa da portzentaje hori, EAEn. Espainiako batez bestekoa, txantxarrei dagokionez, zertxobait apalagoa da (12 urteko umeetatik % 40 inguru dira txantxarretatik libre daudenak); beraz esan daiteke Euskal Herria punta-puntan dagoela alor honetan