argia.eus
INPRIMATU
TREGUARIK EZ
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
TREGUARIK EZ
Ez dio treguarik ematen suetenari. Eta bere oinpeko arraza berritu bat sortzen ari du. Barnetegi irekietan egin gurutzamendu zientifikoetan gauzatuak, nagusien esanak aditzen haziak, agindu helburu zehatzetara biltzen heziak, arraza hontakoak biziki lanjerosak, peligrosoak eta arriskugarriak dira jente arruntarentzat. Sesioan ohituak, nagusien babespean bizkarturik erasotzen dute lotsagabeki, haien pentsua eta matte-mattea aski sari dutelarik. Eta ez dute munstro itxura. Bai zera. Horiena, guraso gehienek estimatuko luketen etxeko gizon txintxo, eskuzabalenarena dugu Ai ama. Zenkumeak. Eta gaur goizean, egunero legez kioskora joan eta begiz zaping egitean, gehienetan bezala, hedabide aunitz eta ziri bakarra aurkitu dut. Izan ere Estatuak ez digu treguarik ematen. El parlamentario Josu Urrutikoetxea no... Ez jauna. El etarra Ternera no... Ez huan bada zaila. Bainan esan eta izan bi eta elkarren aurkakoak direlarik, dobermana seeter eta seeterra doberman. Arraza honentzat, benetan gaitza demokrazian bizitzea. Eta guretzat gaitzago hauekin akabatzea