argia.eus
INPRIMATU
"Lehiakideek maila altua dute"
  • ondoren. Bertan urte t'erdi eman eta gero, TeleDonostira pasa zen. ETBko «Axut» lehiaketa aurkezten du egun. 27 urteko pasaidonibandarrak dekorazio denda batean egiten du lan.
Eriz Zapirain @leringate 1999ko otsailaren 14a
Lehiaketa saio bat aurkezteko kultur maila altua beharrezkoa dela uste duzu? Ala aurkezle lana ondo betez nahikoa da?
Denetarik behar da pixka bat. Aurkezle lana ondo bete behar duzu, eta gero kultura pixka bat baldin baduzu, hobe. Horrela, iruzkinak egin ditzakezu eta badakizu nondik nora zabiltzan. Hala ere, ez duzu Nobel bat izan behar.

Zein iritzi duzu lehiakideen kultur mailaz?
Denetarik dago. Batzutan harritzen zaituen jendea etortzen da; beste batzutan ikusten da saiora etortzen direla momentu on bat pasatzera eta diru pixka bat irabazten badute, bada hobe. Hala ere, normalean, maila altua dagoela uste dut.

Galderak kate batean bestean baino (ETB1-ETB2) errazagoak ote diren aipatzen da.
Galdera ia berak dira. Euskarazkoan euskal kulturaren ingurukoak gehitzen dira. Gaztelerazkoan, noski, hauek ez dira sartzen. Ez dago apenas alderik.

Beste kateetako eta gisa bereko lehiaketak jarraitzen dituzu?
Ez dut telebista apenas ikusten. Gauero informatiboa ikusten dut eta ez dut, horrez gain, beste ezer ikusten, ez dut kasik denborarik.

Beste kateetako aurkezleetan ez zara fijatzen?
Ikusten duzu beste profesionalek nola egiten duten eta hartzen dituzu eredu batzuk, baina ez, normalean estiloa zuk jartzen diozu. Nik egiten dudana da nire programak ikusi eta horrekin hobetzen dut. Nire buruarekin oso kritikoa naiz.

Beste saio motek erakartzen zaituzte?
Egin izan ditut. TeleDonostin elkarrizketak egiten nituen eta oso gustukoa dudan gauza da, edozein eratako elkarrizketak gainera.

Kamera aurrean jartzerakoan, ez da gauza bera izango herri telebista batean edo ETBn aritzea, ez?
Ez naiz jauzi horren oso kontziente, lehen ere kamera aurrean ibilia naiz eta pentsatzen dut TeleDonostin ikusten ninduen jendeak ikusten nauela, baina gero konturatzen naiz orain jende askok ikusten nauela. Hala ere, uste dut ez dela pentsatu behar, egin eta kitto. Noski, batzutan pentsatu behar da, eta zer esaten duzun jabetu... baina ez da kontuan edukitzen dudan zerbait