argia.eus
INPRIMATU
ETXEKO ISTRIPUAK
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21a
Etxeko eta aisialdiko istripuei buruzko urteko ikerketaren arabera, 1998an gisa horretako ia 2 milioi gertatu ziren (1.910.000 istripu, zehatzago esateko) eta horien ondorioz 2.000 heriotz baino gehiago gertatu ziren Espainian. Beste era batera esanda, mota horretako istripuek 100 pertsonatik ia 5i eragiten die eta 100 etxetatik 12 pasatxo dira kaltetuak. Horrek esan nahi du iaz Espainian orduko 200 istriputik gora gertatu zirela, denbora epe berean laneko istripuak 145 ziren bitartean, eta trafikokoak 10 besterik ez.
Etxeko eta Aisiako Jardueretako Istripuei buruzko Informazio-Sistema Komunitarioa izen ponpoxoaren azpian dagoen ikerketa urtero egiten da Europako Batasuneko 15 herrialde kideetan, guztietan metodologia bera erabili ez arren.
Aurreko urteetan bezala, ikerketak argi adierazten du aipatu ezaugarriak dituen istripu batengatik ospitalean, batez beste 12 egun egiten dituela gaixoak Espainian; baina istripu guztietatik % 5,6 soilik dira ospitalera joan beharrean aurkitzen direnak.
Ondorioei dagokienez, eritutakoen % 44,7k dioenez, normalean istriputik eratorritako minak edo gorabeherak jasaten ditu oraindik ere. Gehien erabilitako sare sanitarioa ospitaletako urgentzi zerbitzuak izan ziren (% 49,2), eta segidan datoz anbulatorioak (% 26) edota mediku partikularrari egindako bisitak (% 5,2), bizilekua, lesioaren larritasuna eta istripua zein lekutan gertatzen den kontuan hartuta