Errenteriakoa da, 31 urte dauzka eta Irakasletza eta Euskal Filologia ikasketak eginak ditu. Euskadi Irratian zortzi urte daramatza, guztiak ere «Maritxu Berritxu» haurrei zuzendutako saioan.
«
Hasi nintzen herriz herri eskoletan grabaketak egiten. Herrialde guztietara joaten nintzen. Hasieran ez nuen eskolarik ezagutzen; orain, 8 urteren buruan, gehientsuenetara ailegatu naiz, ikastoletara, eskola publikoetara, ikastetxe pribatuetara, mojen kolegioetara, euskaraz egiten den toki guztietara». Materiala bildu, editatu eta aurkezteko moduan jarri, arratsaldero hedatzen den saioan zabaltzeko. Egun ere horrek asetzen du gehien: «
Eskoletara joan eta umeekin egotea gustatzen zait, ume ezberdinak ezagutu, bidenabar Euskal Herria ere ezagutuz»