argia.eus
INPRIMATU
SAREAN HEDATZEKO LANEAN
Eriz Zapirain @leringate 2021eko uztailaren 21
Sareen sarean, Interneten, bere programazioa hedatzeko proiektua eztabaidatu zuten iragan larunbatean Gure Irratiko langileek. Proposamena ez dute eurek egin, kanpotik heldu zaie, Caroline Phillipsek zuzentzen duen Phillips Consulting enpresatik.
Caroline Phillips berak «Internautak» izena duen irrati saioa hedatzen du Gure Irratian eta, mundu horren ezagun, Internet bidez euskarazko emankizunak zabaltzeko proiektua aurkeztu zuen 1997an. Orduan ez zen aukerarik izan, baina «

aurten momentua iritsi da. Zergatik? Gure Irratia momentu on batean dagoelako, indar eta proiektu anitzekin, eta irrati informatizatuaren bidean gaudelako
» azaltzen du Agus Hernan irratiko zuzendariak.
Irratiaren informatizazioaren bidez, Gure Irratiak 24 orenez emitituko ahalko luke –egun programazioak 18 oren ditu, 6:00etatik 22:00etara, eta gainerakoa musika soila da– eta horrek ahalbidetuko luke Interneten sartzea eta bertan zuzenean entzun ahal izatea. Sarean emankizun batzuk edota programazio osoa sartzea zehazteke dagoen arren, irratiak azken aukera honen aldeko hautua egiten du, beti ere informatizazioan urratsak emanez gero.
Hau guztia abian jartzeko lanpostu berezi baten sortzea ezinbestekotzat jotzen du Agus Hernanek eta horretarako «

Estatuaren dirulaguntza beharko genuke
». Langile hori informatizazioa lantzeaz, gaueko programazioa egiteaz eta Interneteko aferaz arduratuko litzateke. Teknikoki berriz, ez lekarke kostu handirik.
Ekainerako egitasmoa egi bihurtzea espero dute irratikideek eta «

web orri hori inongo gaurkotasunik gabeko zerbait izan baino, gure irratia entzungo den tokia izatea nahi dugu, diasporako euskaldunek entzun ahal izan dezaten
»