argia.eus
INPRIMATU
ABIAPUNTUA
1999ko otsailaren 7a
ABIAPUNTUA
Euskal Herriko Udal Ordezkarien
Biltzarraren funtzio eta helburuei buruzko lehenbiziko aztarnak nahas-mahasian interpretatu badira ere, azalpen
ofizialek gauzak beren lekuan utzi
dituzte: Euskal Herriaren lurraldetasunaren adierazle den lehenbiziko instituzio
politikoa da, erabaki juridikorik hartu
ezin badu ere, Euskal Herri osorako
hausnarketa gune izango da eta, komeni
eta ahal den neurrian, erabakiak ere
(politikoak, kulturalak, ekonomikoak...)
bultzatuko ditu. Abiatzeko bederen
aski da, bada denborarik aurrera
begira ere zer izango den zehazteko,
dabilenak egiten baitu. Dabilen harriari
goroldiorik ez zaiola lotzen esaten da,
eta bizi dugun garaiotan hori da
garrantzitsuena. Demokrazia eta joku
politikoaren `guruen` erreakzioak ikusi
besterik ez.

EAJ-EA zerrenda bateratuak izango dira.

Iturgaitz, Redondo Terreros eta Mosquera.