argia.eus
INPRIMATU
SOMOS, SOMMES
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 21a
SOMOS, SOMMES
Gara. Gure osaba Praxkumairen izana itxuratzeko edo, haren gurasoak Francisco Maria izendatzea deliberatu zutenean, bazekiten ez zutela sekula santan bere izen ofizialaz hots egingo, nahiz eta guk, etxeko erdaldun kultoek, pasarte zelebretzat jaso karabineroen aurrean edo Frantzizko esaten zioteneko anekdotario dramatiko hura. Eta nola ez, erdarazko izena ematea zen normalena, nahikoa desgrazia baitzen, berez, erdara ez jakitea eta lardaskan lardaskan aritu beharra uniformedun eta enparauekin euskara erdaratuan. Hontan behintzat hobera egin dugu. «Egin», «Deia», «Berriak», «Garaia», «Ere» –«Punto y Hora», salbuespena–. Izen euskalduna, erdara euskaratuan jarduteko. Eta «Egin»ekin ez bezala –azentoari erreparatu gabe– oraingoan erdaldunek ongi ahoskatuko dute «Gara». Ez dago kuidadorik, ez dute «Jara» esango. Lados vasca –la deux basque gutxiago entzuten da– la radio vasca. Abertzalegoak erdara du bilgune, ezker abertzalea barne. Euskara aldarrikatuz erdaraz bizi. Euskal prentsa erdaraz. Mila milioi pezetatik, berrogei milioi liberatik gorako lorpena. Y es que SOMOS la hostia