argia.eus
INPRIMATU
"Oso gutxitan huts egiten dugu"
  • que faltaba» saioan ere aritu zen denbora batez. Ikasturte honetan berriz, eguraldia aurkezten hasi da ETB2an. Hasieran gogorra egin bazitzaion ere, gero eta gusturago dihardu.
Eriz Zapirain @leringate 1999ko urtarrilaren 31
Erregistro aldaketa nabaria egin duzu ikasturte honetan: «Jaiak» eta «Lo que faltaba» egitetik, eguraldia aurkeztera.
Ikasturte hasieran eguraldia aurkezteko froga ea egin nahi nuen galdetu zidaten. `Beno, froga baldin bada, egingo dut', erantzun nien. Egin nuen, denbora pasa zen, «Lo que faltaba»n jarraitzeko kontratua sinatu nuen; eta sinatu eta gero esan zidaten ea eguraldia aurkeztea nahi nuen. Ez nekien zer egin, dudatan ibili nintzen, jendeari galdetu nion, hauek beste bide bat irekitzea zela esan zidaten, eta azkenean baietz esan nuen.

Aurreko bi saioak baino serioagoa dirudi honek. Hala ere neurria hartzen ari zatzaizkio, ez?
Beno, pixkanaka bai. Hasieran oso urduri nengoen eta nabaritzen zen. Orain pixka bat ere, baina hobeto nabil. Aurreko saioekiko oso desberdina da. Bestea bideoak egitea da, ahotsa sartu, irudiak aukeratu, muntatu... horrekin gustura nengoen. Orain berriz, aurkeztea da eta hemen irudiak balio du... Hau egiteko denbora gutxiago behar dut, baina zailagoa da. Hala ere, hemen ere gustura nago.

Hizkera berezia darabilzue eguraldi gizonek.
Hemen hasi baino lehen gauza bera iruditzen zitzaidan

precipitación, lluvia, chubasco, chaparrón
... Orain konturatu naiz ez direla gauza bera. Hizkeran gauza pila bat daude bereziak, baina bestela ere asko ikasi dut: adibidez, antizikloi batek ez dakarrela derrigorrez eguraldi ona. Bi astez aritu nintzen entsegatzen Jon Albisu eta Andoni Aizpururekin (metereologo izan ez arren, asko daki berak ere) eta bien artean pixkanaka erakusten joan zitzaizkidan.

Hizkuntza aldetik nabaritu zenuen aldaketarik?
Gazteleraz ondo konpontzen naiz. Orain kontrakoa gertatuko litzaidake. Lehen arraroa iruditzen zitzaidan gazteleraz aritzea, orain beharbada kontrakoa egitea irudituko litzaidake arraroa.

Maneiatzen dituzuen datuekin zaila izango da ez asmatzea, baina egongo da asmatzen ez duzuen egunik.
Bai, bai. Hemen hasi baino lehen uste nuen zailago zela asmatzea, gehiagotan huts egiten zutela, baina konturatu naiz oso gutxitan huts egiten dela, astean behin, edo bi astean behin soilik