argia.eus
INPRIMATU
IRATI IRRATIAK SEI URTE BETE DITU
2007ko otsailaren 21a
IRATI IRRATIAK
SEI URTE BETE DITU
Aezkoa, Erroibar eta Auritzen entzun daitekeen Irati Irratiak sei urte bete zituen uhinetan pasa den urtarrilaren 22an. Hori dela eta, egun horretan bertan goizeko 10:00etan hasi eta arratseko 21:00ak arte, saio berezia hedatu zen. Urte hauetan langile izan dituen kazetariak pasa ziren mikrofonoen aitzinetik, baita egun kolaboratzaile diren guztiak ere. Egun irratia gobernatzen duten Karmele Galartza eta Nagore Goiburu izan ziren gidariak eta bertara ekarri zituzten goizero hiru orduko programazioa egiten laguntzen dieten kideak. Entzuleek ere izan zuten bertan eskuhartzeko aukera