argia.eus
INPRIMATU
"IPARRALDEA" MAGAZINA HILAREN 6AN HASIKO DA
1999ko urtarrilaren 31
"IPARRALDEA" MAGAZINA HILAREN 6AN HASIKO DA
«Iparraldea, magazine de Pays Basque» saioa berriro itzuliko da Euskal Telebistaren lehen katera. Iaz, lehen seihilabetekoan izan zen antenan eta, Ipar Euskal Herriko pil-pileko gaiak jorratzeaz gain, bertako hainbat herri eman zituen ezagutzera. Ekinaldi berri hau otsailaren 6an abiatuko dute eta ordutik aurrera larunbatero eskainiko da

IHAUTERIEN INGURUKO ZUZENEKO EMANALDIAK
Otsaileko bigarren asteburuan ihauterien inguruko zuzeneko bi emanaldi eskainiko ditu Euskal Telebistak lehen katean. Hilaren 13an, larunbatez, Donostiako ihauteriak izango dira protagonista, eta igandean, ostera, Tolosakoak. Gipuzkoako bi hirietan burutuko diren ekitaldirik nabarmenenak emango ditu ETBk

"SIKOFONIA"K EKINALDI BERRIA ABIATUKO DU
Udazkenean estreinatu zen «Sikofonia» saioak jarraipena izango du datorren otsailaren 4tik aurrera. Ez du aurreko egitura bera izango, zenbait berrikuntzekin etorriko da. Iraupena ere laburragoa izango da, ordubete iraungo du oraingoak. Eta emisio eguna ere ez da lehengoa izango, orain ostegunetan pantailaratuko da