argia.eus
INPRIMATU
EH-REN ARANTZA
2021eko uztailaren 21a
EH-REN ARANTZA
EZ da besterik zenbait komunikabidek
islatzen duten errealitatean: EHk
gaitzetsi dezala kale borroka.
Modu erabat interesatuan, jakina.
Baina horrek ez du esan nahi
arazorik ez dagoenik, azkenean
ezker abertzaleko zuzendaritzak
–eta honetan HBko Mahai
Nazionalak gero eta garrantzi
handiagoa du– argitu beharko
baitu kale borrokaren inguruan dituen
irizpideak, legitimitateari
dagokionez zein eraginkortasunaren
aldetik. Eztabaida sakona zein
arantzatsua ezker abertzaleko
zuzendaritzan. Ezker abertzaleko boto
emaleek askoz argiago bide dute
arazoa eta –inkestak ongi etorriak
badira ere– ez da teknizismo gehiegi
behar kale borroka alboratzeko
dagoen gogoa ikusteko.

«Cambio16»eko joan den asteko zenbakia.

Kurduena lau estatutan banatutako herria da.