argia.eus
INPRIMATU
ZIRI SORTA
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 21a
ZIRI SORTA
Etengabeki sartzen saiatzen direna. Aski da etxetik kanpo –eta ez pentsa oso urruti ibili behar denik– denbora laburra egitea, hori bizitzeko. Lizarra-Garazi dugu izar berria. Gaizkile antolatuen erresuma berria. Eta eremu feudala bailitz, bertako biztanleri gaztea guda zikinetan erabilia da erruki gabe agintarien aldetik beren onurarako. Orain bai, orain ez, gazte horiek ez baitute iritzi propiorik eta aginduak betetzeko soilki baitaude mundu hontan. Dena borobila. Beraz, aski litzateke EHk pakearen aingeru tronpetak jotzea dena geldiarazteko. Pakearen uso zuria, EHk bahitua daukan hori libratzea ei da demokraten zeregina. Eta Bilboko kaletan usotzat erakutsi argazkiak, putreenak omen ziren. Egun horretarako propio, trukatutakoak. Eta EH ezik, beste guztiak ez omen dira ohartu adarjotzeaz. Eta ziri sorta hedatzeko industriak, hein batean, bere helburua lortzen du, eskuin ezker horrelako mamalokeriak entzun behar izaten baitira bazterretan. Eta ni, memori onekoa eta gazteagoa izandakoa badakit gure gazteak pake bila dabiltzala. Bainan agian, beste kolore bateko pakea nahi dute