argia.eus
INPRIMATU
XORROXIN IRRATIA ELIZONDON DAGO JADA
1999ko urtarrilaren 24a
XORROXIN IRRATIA
ELIZONDON DAGO JADA
Xorroxin Irratiak estudio berriarekin hasi du urtea. Iruritan zuena laga eta Elizondora joan dira irratiko kideak. Baztango Udalak San Francisco Javier eskolako bi gela utzi zizkien, hauek moldatu eta bertatik hasi dira emititzen. Urtarrilaren 4a izan zen estreinako eguna. Emititzeko estudioaz gain, produkzio gela, grabatzeko estudioa, idazkaritza eta publizitaterako gelak atondu dituzte. Abiazio ibilbidean dago kokatua Xorroxin Irratia egun. Baztango Udalak bi urterako baimena eman die bertatik emititzeko, baina epe hori luzatzen joango dela uste dute irratikideek