argia.eus
INPRIMATU
"MAITE" ETA "ENTRE 2 FUEGOS" AZPITITULUEKIN
2021eko uztailaren 20a
"MAITE" ETA "ENTRE 2 FUEGOS" AZPITITULUEKIN
Entzumen arazoak dituzten ikusleei hurbiltzeko asmoz, Euskal Telebista «Maité» eta «Entre 2 fuegos» telesailak azpitituluekin ematen hasi da. Lehena iragan astean hasi zen eta bigarrena hilaren 25ean abiatuko da. Orain arte ETB2ko «Teleberri» albistegia zen aukera hau ematen zuen saio bakarra, 1996tik hain zuzen

"ELKARTASUN BIDEAK" SAIOAREN 13 ATAL BERRI
Larunbat honetan hasita, Euskal Telebistak «Elkartasun bideak» saioko atal berriak eskainiko ditu. Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) laguntzaz, Mexiko, Honduras, Panama, Kuba, Brasil, Bolivia, Peru eta Kolonbian abian jarritako proiektuen berri emango da 13 ataletan zehar

KOLDO SAN SEBASTIANEK HIRU LAN DITU MARTXAN
«Euskal Herritik» saioko zuzendari Koldo San Sebastianek hiru erreportaje egin asmo ditu aurtengo ikasturtean. Lehen lanak gure hizkuntza izango du ardatz, bigarrenak Donejakue Bidearen inguruko historia izango du aztergai, eta hirugarrenak iragan hamarkadan zendutako Manuel Irujo jeltzale ezagunaren figura landuko du