Badator Korrika. Martxoaren 19an Iruñetik abiatuko da eta hil horren 28an
lekukoa Donostiara iritsiko da. Horretaz gain,
eta ohikoa denez, Korrika kulturalak
hainbat ekintza ekarriko du,
hainbat hiri eta herritara. Berrikuntza garrantzitsua izango du, ordea, aurtengo edizioak. Hamaikagarrena izaki,
omenduak ere hamaika izango dira,
eta ez bakarra, orain arte bezala. Hamaika esparrutan euskararen alde diharduten
hamaika pertsona edo erakunderi
eskerrak eman nahi zaizkio horrela.
Hona hemen omenduen zerrenda: Pedro
Migel Etxenike, Joxe Ramon Etxebarria,
Jose Angel Iribar, Maitena Araguas,
Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaile taldea, Argiñe Iturregi, Euskalerria irratia, Arantza herria
eta Maiatz taldea.
Interneteko euskarazko lehen jokoa.
Oihulari Klown Iruñean izango da.