argia.eus
INPRIMATU
"Irrati formula dibertigarria da"
1999ko urtarrilaren 24a
Euskadi Gaztean 1991ko udan sartu zen, irratia abiatu eta berehala. Aurretik Euskadi Irratiko albistegietan aritu zen pare bat urtez. Radio Nacionalen ere egiten zuen orduan musika saio bat asteburuetan.
Euskadi Gaztean betidanik irrati formulan aritu izan da. «

Oso-oso gustura nago irrati formulan, askatasuna ematen dizulako mila gauza desberdinez hitz egiteko. Ez da soilik musika, eguneroko edozein gauzarekin lotzen duzu. Gainera horrek jantzia egotera behartzen zaitu. Dibertigarria da
» dio. 11:00etatik 15:00etara aritzen da. Telebistan ere ibilia da, bideo musikalak aurkeztu zituen uda batez. «

Interesgarria den zerbait
» egiteko itzuliko litzatekeela dio, «

baina ez nuke sudurra sartzeagatik edozein gauza egingo
». Prentsak aldiz ez du tentatzen