argia.eus
INPRIMATU
HAURRAK TELEBISTARI SO
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21a
Bada dioenik inkesta guztiak manipula daitezkeela. Aitortuko dizuet niri ere aipagai ditudan datuak oso susmagarriak iruditzen zaizkidala, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (edo CIS erakunde serioak) eginak izan arren. Kasu honetan ere, errazena umeei errua botatzea izango litzateke, edozer gauza erantzungo zutela esanez. Bai, zera!
Telebista aurrean astegunetan gehien bazkalorduan egoten dira: % 43,2k egunero ikusten du bazkaria bitartean eta % 4,3k afaria bitartean. Arratsaldez ere ikusten dute telebista (% 34,2), afaldu aurretik (% 32,4) eta baita afalostean ere (% 34,8). Asteburuetan gehitu egiten da ordu horietan telebista ikusten duten umeen kopurua.
Biharamunean eskolara joan behar badute, zein ordurarte egoten dira umeak telebista ikusten? Hirutik batek telebista ikusten du gaueko hamaikak bitartean, lautik batek hamarrak bitartean eta % 12,2 dira gauerdiraino geratzen direnak. Baina % 24,6ri (txikienei) gurasoek bederatzietan telebista itzaltzeko esaten diete. Hurrengo egunean eskolarik ez badago, gurasoak lasaiago aritzen dira eta umeei beranduago arte geratzeko baimena ematen diete: % 33 dira gauerdia arte geratzen direnak eta % 24,7k telebista ikusten jarraitzen dute ordu horretatik aurrera ere.
Eta zer gustatzen zaie gehien umeei? Heren bat filmen alde agertzen da eta % 19,3 marrazki bizidunen aldeko. Kirol-emankizunak ere gustatzen zaizkie (% 12), baita telekomedia, telesail eta nobelak ere (% 12) eta naturako eta animalien dokumentalak (% 11,6). Publizitatea, ordea, gorroto dute