argia.eus
INPRIMATU
Uzarreta'tar Joseba Erramon Igarilariarekin Izketaldia
1963ko ekainaren 23a
Joseba Erramon Uzarreta igerilariari elkarrizketa.

Uzarreta'tar Joseba Erramon Igarilariarekin Izketaldia
Españia-Ko Txapelduna (Aurretan) Eta F.I.S.C.-Ko Jolasetan Europa-Ko Txapeldun-Urrengoa (Gaztetan)
Orain dala gutxi Madrid'tikan etorri da Uzarreta donostiarra eta Anoeta'ko osiñean–piszinan–ikusi det zailketa egiten.
Arraiña baiño ere biziago uretan! Mutil ona, sendoa, ixilla eta berreun metro brazako igarilari onenetakoa.
Oraindik uretan zala lenengo galderak egiten asi natzaio.
Nik.–Noiz jaio zinan?
Uzarreta'k.–1947'ko Ilbeltza'ren 24'an, Donostia'n.
N.–Noiz- asi zinan igarilari bezela?
U.--Anoeta'n ikasle–estudiante–arteko norgeiagoka batean 1959'garren urtean.
N.–Zer "record'' dauzkatzu?
U.–"Vasco Navarro" aurretan, gazteetan eta danetan (absoluto) 100'ean eta 200'ean (1'16" eta 2' 46" 8 dezima) braza Españiako aur txapelketan 1962'garren urtean eta txapelketako "record" 61'ean.
N.–Jokaldiren batera joan al-zera beiñere atzerrira?
U.–Bai, joan dan urtean ere F. I. S. E. C.'ren jokoetan joan-nintzan Beljika'ra eta Europa'ko "txapeldun-urrengo" gelditu nintzan 200 m. brazan.
N.–Nork irabazi zizun?
U.–Castilla'ko Rodriguez'ek. "Mariposa" eta bizkarrezkoa ez beste, proba denak irabazi zizkiguten.
N.–Nor da zuretzat Españia'ko igarilari onena?
U.–Miguel Torres.
N.–Eta euskaldunetan onena?
U.–Jose Migel Espinosa, Bilbotarra.
N.–Egia al-da esaten dutena: igariketa oso kirol ona dala?
U.–Neronentzat beñepein, igariketa eta arraunketa oso kirol onak dira.
N.–Zer beste kirol ederresten dezu geientsu ?
U.–Balon-mano eta baloncesto.
N.–Iñoiz jokatu al-dezu beste kirolen batean ?
U.–Bai, Water polo'n. Ortan ere trofeu batzuek irabazitakoa naiz.
N.–Ze zaletasun dauzkatzu?
U.–Zinea eta mendia.
N.–Ez al-dezu ederresten fubola?
U.–Ez, neretzat fubola ofizio bat baita;-ez kirola.
N.–Zer egiten dezu igariketaz gainera?
U.–Estudiatu. "Residencia Joaquin Blume"ra eraman ninduten; an, maestria es-tudiatu det eta igerian ere asko irabazi det.
N.–Asko ondu al-dituzu "Residencia" orretan zure markak?
U.–Bai, noski; bi urtetan 100 metrotan bost segundu gutxiagora jetxi det eta berreun metrotan amar segundu gutxiagotan ondu det nere marka.
N.–Datorren urtean ere joango al - zera?
U.–Ez, Donostia'n geldituko naiz ikasten.
N.–Kalte egingo al-dizu Donostia'n gelditze orrek?:
U.–Bai, negurako "piszina"rik ez dagoelako ezin. izango naiz entrenatu. Ez ba' dute jartzen emen inguruan, au izango da nere azkeneko udaldi ona.
N.–Bai al-dago Donostia'n igarirako zaletasunik ?
U.–Zaletasuna, bai, noski, bainan ondartza dagoen lekuan ezin diteke igarilari onik erten.
N.–Zergatik da txarra plaia igarilarientzat ?
U.–Itxasoko uretan errezago da ur gainean egotea eta an oitzen baldin ba' zera, gero ur gezan ondoratu egiten :zera.
N.–Zer zailketa egiten dezu?
U.–Neguan, astelen,- asteazken eta ostiraletan jimnasia eta pixuekin jardunketa. Astearte eta ostegunean "piszina". Larunbatean "pruebak" eta igandetan atseden piszinako egurretan 3.000 metro egiten nituen bi ordu terditik irura. Udaldian geiago egiteko asmoa daukat: 8.000 metro edo ola; au da, zortzi orduko entrenamentua egunero.
N.–Aurten zer egiteko asmoa daukazu?
U.–F. I. S. E. C.'z gainera Españia' ko ekipuan sartzen alegindu.
N.–Zer sari dauzkatzu?
U.–Gipuzkoa'ko gaztetako kirolzalerik onenarena, Anoeta'ko igarilaririk onenarena, "Residencia Joaquín Blume"ko igarilaririk gaillenenarena... Geiago ere bai: 5 kopa, 3 sari, plaka bat.eta ogeitabost medailla.
N.–Zuri gertatutako zerbait esango aldidazu ?
U.–Ezer gutxi gertatu zait, kontatzekorik beñepein. Sevilla'n, esaterako, Españia'ko txapelketan bigarren gelditu ninzanean,"forunculo" bat atzean neukala igeri egin nuen.
N.–Eskarrikasko, Erramon, zure itz baliotsuagatik eta biotz-biotzez opa dizut garaipenez betetako etorkizun bat.
Saizarbitoria'tar Erramon
17

GaiezKirolaIgeriketa
PertsonaiazUZARRETA1
EgileezSAIZARBITORKirola