argia.eus
INPRIMATU
KARAOKEAK
Joxemari Ostolaza 2021eko uztailaren 21a
KARAOKEAK
Hauen tenorea da bixi dugun hau. Etengabean, komunikabideek –zirisarbide bilakatu ditugun komunbideak– ohiko berberen ohiko mezu berberak ematen dizkigute errukirik gabe. Mezak. Konzelebratuak. Hori bai, bertsio laikoan. Eta izugarri azkar ikasi dugu guk ere, ofizioa. Euskarari, bai. Ai. Eszenifikazio araututik ez aldentzea jomuga, garai bateko katedraletako aldare gibeleko kanonigo jezarriak eta guzti ikusten ditut oraingo telebista platoak. Bazter horietan, vatikanomina nagusi. Eta gure bisten gozamenerako, protokoloak hartara behartuta noski, aginpekoak ere janzkera egokiz inguratuta ikus zitezkeen agertokietan, noizik behin kardenalen bat osagarri dutelarik. Eta gu gaituzte xede eta helburu, gu baikaituzte ogibide. Gu, merkatua baikara. Eta kontsumatzaile soila naizela ikaste honek eritu egin nau, aspertrofiak jota baitnaukazue joan den abendutik. Izan ere, vatikanotik at, ia ez dago fitsik. Eta aitortu behar dut, ez dudala nere burua vatikanoarra izateko behar adina etsigarri eta esaneko, ezagutzen