Iruñean sortu zen duela 34 urte. «Navarra Hoy» egunkarian hasi zen lanean 1986an, gero Nafarroako Radio Nacional eta TeleNavarran aritu zen euskarazko programazioa egiten, eta duela bost urtetik Nafarroako Kontuen Ganbarako prentsa arduraduna da. Bestalde, Jon Alonsorekin batera, Euskadi Irratian entzun daitekeen «Sormenari leiho» literatur saioan dihardu.
«
Egia esan, zerbait egin nahi nuen irratian, irratira itzuli nahi nuen. Proiektua aurkeztu genuen eta onartu ziguten. Saiatzen gara, ez dakit lortzen dugun, programa interesgarria eta arina egiten» dio. Aukeran, elkarrizketa bat egiteko «
irratia dut nahiago, dudarik gabe, baina gero, telebistak ere baditu alde oso onak. Eta prentsa ere gustatzen zait. Egia esan, hiruak ditut gustuko»