ETB1eko iluntzeko albistegiak 50 minutuko iraupena du astelehenaz geroztik. Julio Ibarra editore duen informatiboak ia ordubete irauten zuen gaztelerazko katean; euskarazkoan, orain arte, orduerdi baino ez. Berau luzatzeko, bi albistegietarako plato bera erabiltzen denez, Gaur Egunak bere ordutegia egokitu behar izan du
"LO QUE FALTABA"
LUZATU, "MAITE" BERRITUYolanda Alzolak eta Txetxu Ugaldek aurkezten duten «Lo que faltaba» magazin arrosak bere ordutegia luzatu du, bi ordu eta erdiko saioa burutuz. «Maité» telesaila berriz, iaz izandako arrakasta ikusita, atal berriekin datorkigu. Berrikuntzetako bat Juan Luis (Jose Ramon Soroiz) eta Daisy (Ileana Wilson) banandu egingo direla da
50 FILM BIKOIZTUKO
DITUZTE EUSKARARAArrakasta komertzial handia izan duten 50 film bikoiztuko dituzte euskarara aurten. Euskal Telebistako lehen kateak normalizazio bidean izandako arazorik handienetakoa kanpoko produkzioaren arrakasta eskasa izan dela kontuan hartuz, esparru hau landu eta egoera horri buelta ematea dute helburu ETBko arduradunek