«Gara» egunkariaren lehen zenbakia
kalean izateko bi aste besterik
falta ez direnean, dagoeneko
bere aurpegia ezagutarazi dute
0 zenbakiaren bitartez.
«Egin»en itxieratik proiektuak
1.200 milioi pezeta lortu ditu,
akziodunak 10.000 inguru izan direlarik.
Horri esker, egunkari berria
abian jartzea ahalbidetu da
198 egunetan.
Euskal kultur munduak ekimenari
eman dion bultzada garrantzitsua izaki, «Gara»ko arduradunek,
hemendik aurrera kulturari toki berezia
egin nahi diote euren orrietan.
Hilaren 30eko lehen aleak gai kulturalei
eskainiriko gehigarri berezia
izango du, bederen.
Musika irakasleak bilduko dira Donostian.
Berasategiren filmak Goya saria jaso dezake.