Xiberoko Botzak, Irulegiko Irratiak eta Gure Irratiak osatzen duten Euskal Irratiak-ek lelo berria aukeratu du: «Euskal Irratiak... hiruetan hobe». Leloa gorpuzteko, sintonia eta logo bat behar dute eta horretarako deialdia luzatu dute. Sintoniaren ezaugarriak hauek behar dute izan: laburra, erakargarria eta leloa barneraturik izatea. Logoarenak berriz: hiru irratiak present izatea eta leloa barnean sarturik edukitzea. Arlo bakoitzeko irabazlearentzat 2.000 liberako (50.000 pezeta) saria izango da. Lanak aurkezteko (Arnegiko bidea, 64220 Donibane Garazi) epea urtarrilaren 15ean amaitzen da