argia.eus
INPRIMATU
«Nire jomuga kiroletan legoke»
2021eko uztailaren 19a
Donostiakoa da eta 24 urte dauzka. Azken hiru urte eta erdiak Donostiako Herri Irratian eman ditu lanean, goizeko nahiz arratsaldeko magazinean edota informatibotan kolaboratzen. Udatan berriz, goizeko magazina zuzendu izan du. Egun «Muxutruk»en dabil, Carolina Saenz de Bikuñarekin batera.
Magazinetan albistegietan baino gusturago aritzen da: «

batez ere lan taldean dugun giroa gustatzen zait
». Baina «

nire helburua kiroletan jardutea izango litzateke, eta batez ere futbol jarraitzaile moduan
». Realekoa izateaz gainera, Sabadell taldekoa ere bada: «

bertako bazkide banaiz
». Irratia du telebista baino nahiago, «

jendearekin harremana zuzenagoa delako eta telebistan, irudia dela-eta, ez nintzatekelako seguraski hain ziur agertuko
»