argia.eus
INPRIMATU
GOIZETAKO ADISKIDE HURBILA
  • berria prestatu du. Astelehenetik larunbatera hiru orduko programazioa eskaintzen du.
Eriz Zapirain @leringate 2017ko azaroaren 28a
Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte, Aezkoa bailarako, Erroibar, Auritz eta Orregako biztanleek badute gertuko informazioa jasotzeko aukera. Irati Irratiak hiru orduz hedatzen du bere programazioa, oraintsu berritu dutena.
Egunero, ordutegi finkoetan, efemerideak, eguraldiaren aurreikuspena, eguneko abestia, lehiaketa, abisuak, zorion agurrak eta berriak (inguruko herrietakoak, Nafarroakoak, Euskal Herrikoak eta azterrikoak) uhineratzen dira.
Atal horiek uzten duten tarteetan gisa guztietako saioak adi daitezke. Hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin eta astelehenetik ostiralera, osasunaz, abeltzaintza eta nekazaritzaz, berri bitxiez (hil honetatik aitzin haurren saioa izango bada ere), inguruko arazoez edota ametsen jatorriez mintzatzen dira, lehen orduan, 11:30ak inguru.
Astelehenetik ostiralera eta hurrenez hurren, Irulegi, Aralar, Euskalerria edo Eguzki, Xorroxin eta Karrape Irratiko kideekin solasaldia izaten dute 12:15etan. Asteburuan jazotakoak, herrialde ezberdinen ingurukoak, herriz herriko kronikak, lanbideei buruzkoak, eta kirolen gaineko berriak biltzen dituzte 12:30etatik 13:00etarako tartean.
Azken zatian berriz, 13:30etatik 14:00etara, liburuen berri ematen da astelehenetan; mitologia, historia eta erlijioaz solasten dira asteartetan; hiru astez hiru saio ezberdin egiten dira asteazkenetan; musika eskaintzen da ostegunetan; eta ostiraletan asteburuan egin, bisitatu edota ikus daitezkeen ekitaldien berri ematen da.
Irati Irratiaren programazioa ez da ostiralean amaitzen. Larunbatean, hasirako abisuen ondotik, asteak eman duenaren laburpena egiten dute, eta bukaera aldera haurrekin egindako saioa uhineratzen