argia.eus
INPRIMATU
"BERTSOZIRIKA", GURE IRRATIAN LARUNBATERO
2021eko uztailaren 19a
"BERTSOZIRIKA", GURE
IRRATIAN LARUNBATERO
Bertsolaritza sustatzeko xedez, abenduaren bigarren asteburuan «Bertsozirika» saioa abiatu zen Gure Irratian. Larunbatero entzuten ahal da arratseko zortzietatik aurrera. Hendaia eta Baionako bertso eskoletako bertsolari gazteak aritzen dira bertan, Aitor Sarasua laguntzaile dutela. Joko moduan dago egituratua; bi bikote aurrez aurre jarririk, lehenik bertsolariei buruz duten jakitatea agertzen dute. Zenbait datu emanda edo bertsolariaren bertso bat entzunda, nor den asmatu behar dute. Bertsoak ere botatzen dituzte eta entzuleek ere parte har dezakete. Otsaila bitartean izango da entzungai