argia.eus
INPRIMATU
Bilbotar Idazle Gazte Bat Sariztatua
1966ko apirilaren 03a
Madina´tar Jokin, 1966ko Baleares-ipuin-txapelketaren sariztatuari elkarrizketa
Bilbotar Idazle Gazte Bat Sariztatua
Madina
Madina eta Loidi'tar Jokin'en izena berripaper guztietan ageri da azken aste hontan, Baleareseleder-saria berak egindako ipuin batekin irabazi baitu.
Idazle hau guztiz gaztea da. Jatorriz Euskal-semae izanaz uste izan dugu komeni zala berarekin elkarrikuste bat edakitea.
Zelan pentsatu halantxe egin ta orain beraren aurrean gagoz, paper ta luma hartuta ta badihotsagu:
–Jokin, nun jaio hintzan?
–Botxiton, Bilbon 1946'gneko Jorraillaren 12'an.
–Zer gomata utzi dik hire haurtzaro-gaztaroun Bilbok?
–Hamalau urtetaraiño nire hiri horrek neronen zatia izan duk. Gero Gazteizeko Marianistetan egin nintzoan ta Bilbo, nere etxea, amets bat, itxadopen bat izan hituen. Egun, ordea, Iruiñan askoz baliotsuago dizkiat ta pentsatzen ezpadiat ere sarritan bururatzen zaitak.
–Zer sentitzen dak Baleores Saria irabazteon?
–Nire ideiaren ohiezlako indargarri bat duk. Nik uste nian sari baten hartzea bestelakoa huela... oso pozik ñagok irabazte honekin ta alai nere ahalegin illunak orain argitu ditualako ta iñola merezi zituzten sariak eroan zizkiatelako. Eztuk nigatik poza, nire lanengatik baizik.
–Ta oraindik ere idazten hari izango haiz?
–Bai horixel Ezin jar neintekek barneko indar ezezagun honen aurka. Nundik zetorkidan eztakit baiña papera hartu ta inguruetako gertatze nabariak, nire ta iñoren ideiak idatzierazten nau. Idaztea behar bizia diat.
–Zertan hariko haiz oraindik? Hire ikasbidea aldatuko ote dik sari honek?
–Arte liberalak ikasketei jarraiko natzaiek ta gero Berrigintza (Period ismo) hasiko nauk, beti nahi izan diadan bezala.
Sariak eztik nere ikasbidea aldatuko, bestetik bultzatzenago nau. Orain bazekiat danak zergatik bat duela ta badirana lagan batzuk nire pentzudan.
–Hire idazle nahiagoenak?
–Unamuno, beronezaz Iruiñako Hiru erregen ostatuan hitzaldi bat egin nian, Cela, Valery, Laforet, Machado, Buero Vallelo, Zelaia. . .
–Ta Euskal-gaitzaz idatziko duk?
–Bai hoba eh! Gaiñera, biali nituan ipuinetako batek, etzekiat sariztatua danentz, gure Herriko usaina huen.
–Uste duk hire idazlanen itzulpenak onuragarriak litzaikiokela gure Hizkuntzari?
–Ni enauk nor horreri erantzuteko, ezpaitzekiat ene garrantzia. Dana dala onuragarri lirakela nahi izango niake.
Ondo pozik nengokek baldin nere ipuin sariztatua Euskeratuko balitzok ta euskaldanon mintzairaz ere argitaratuko.
–Zer deritzok Euskal-elederraren etorkizanari? Lagunduko al hakio?
–Etorkizuna? Etorkizuna oso urtezko, zalantzazko ta eikikoa duk, segurantrarik ezpaituk, halere, ene eritriz gure Neanderthaltasuna utzi beharko gendukek ta orainaldian jarri. Euskal-Herriak beti izan dituk idazlari trebeak ta bere elederra ere ona izan liteke.
Honezaz ostera elitzokek ezer galduko ta bai irabazi beste hizkuntzetako lanak itzuliko bahituk. Horra hor Hemingway'en "Agura ta itsasoa" lan bikaina. Aurrera jarrai behar. Neronek, niketz ahal niakean giñoan nemakek laguntza.
–Ta zer bertzerik?
–Ba... adore-hitz bat nere tokian daudenoi ta nik ukan diadan beste zoria opa ziet haiei ere.
Sariztatuaren izatea ona da baina ezta gorenena. Ideia garrantzisangoak dira-ta. Guketz Madina' tar Jokin'i gure zorion-agur beroenak opa dizkiogu ta arren eskatzen diogu Unamunok zituen Euskera-aurkako bidei ez jarraiteko.
Baleares-txapelketa hau oso handia da ta bere saria irabazten duenak etorkizun txuri bat duke. Aurrera ta aitzinerat, hire duk geroa!
X. F. K.

Madina'tar Jokin, aurtengo Ba 1eures-ipuin-txapelketaren sariztatua.
12

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMADINA2
PertsonaiazMADINA2