"Hemen denontzat lekua dagoela argi geratu da finaleko saioan"

  • Orain bi urte bezala, Araba-Bizkaiko bertsolari txapelketako azken lehia Unai Iturriaga eta Aritz Lopategiren artean erabaki zen igandean Arriagan. Saio dotore baten ostean, Durangoko gazteak lortu zuen bigarren urtez garaipenaren makila eskuratzea eta txapela janztea. Arriagan izan ginen Iturriagarekin finaleko saioa bukatu eta minutu gutxira, artean taula gainean zegoela.


1996ko abenduaren 29an

Azken agurrean «txapelaren itzala, doan lekura doala» botata, txapela galdurik ikusi al duzu?

Orain bi urte garbiago ikusten nuen eta egindako lanarekin gustura nengoen. Aurten, aldiz, finalean denak oso pareko ibili gara, bukaerara iritsi garen laukote hori behintzat, eta nik ez dut batere garbi eduki.

Bukaera arte oso erregular ibili zarete guztiak. Kartzelan poto bana egin duzue bai Aritzek eta bai zuk. Saioko une kritikoa izan al da hori?
Aurreko txapelketako finalean ni agian hobekiago ibili nintzen, besteen gainetik nolabait esatearren. Aurten, maila dezentea izan dela uste dut, ez da maila eskasik egon; baina inork ez du ezer zoragarririk egin, ez da inor besteak baino gehiago izan. Horrek mantendu du zalantza hori.

Zenbait unetan ahotsak dar-dar egin dizu finalean. Nerbioen eragina akaso?

Nerbioak izan daitezke; nerbioak-edo. Badaude zenbait momentu bertsoa pentsatzen, egituratzen ari zarela, eta aldi berean kantatzen ari zara, bi lanak elkarrekin batera egiten diharduzula. Horrek zenbait unetan haria galtzera eramaten zaitu. Ez da erraza biak batera lantzea.

Txapela jantzi ondoren Jon Lopategiri eskaini diozu txapela, baina ez al da neurri batean ere Aritzi eskainitako bertsoa izan?

Bai. Nik argi daukadana da hau egun batekoa kontua dela. Puntuaketa ezagutzen ez dudan arren ezin da alde handirik egon bion artean. Bigarrenez bera gelditu da bigarren. Aritzek lan polita egin du, neuk beste. Jon Lopategik pozik egoteko arrazoirik badu bere eskolako batek irabazi duelako; baina txapela etxera joan ez delako erdizka egoteko arrazoirik ere badu.

Txapelketan tratamendu berezia eskaini zaio bizkaierari. Aurretik lan franko egin da bertsolariek bizkaiera erabil zenezaten. Igor Elortzari eman zaio euskalkia hobekien tratatu duenaren saria. Zuk zeuk ere zure buruari gogor egin diozu bizkaiera jorratzeko orduan, ezta?
Bai, nik uste dut demostratu dela guretzat ez dela halako lan zaila, egunero kalean bizkaiera erabiltzen dugunok ez dugula aparteko arazorik horretarako. Lau klixe aldatzea baino ez da, nahiz eta klixe hauek zenbait unetan oso lagungarri izaten diren. Aurrerapausu handia izan da txapelketa honetakoa, eta honekin Arriagan bildutako jendea askoz gertuago edukitzea lortu dugu. Bestela artifizialagoa izan ohi da.

Gazteak indartsu agertu zarete txapelketan, baina publikoak bai gazteak bai adinekoak estimatzen dituela oso argi geratu da finaleko saioan. Horren lekuko dira Enbeitak eta Mañukortak jaso dituzten txaloak.

Zaleak asko estimatzen ditu guztiak. Nik hori oso argi daukat eta Araba eta Bizkaiko bertsolari txapelketak horren islada izan behar du. Gazteak txapelketan egotea beharrezko bezain beste da nagusiak edo hain gazteak ez diren horiek ere kantuan aritzea. Garai batean propaganda larri egin zen «gazteak, gazteak» eta nik uste dut finaleko saioaren ondoren oso garbi geratu dela hemen denontzako lekua dagoela.

Bigarren txapela eta makila lortu dituzu. Orain, inoiz baino gehiago esan dezakezu bertsolaritza ez dabilela herren?

Ez, ez, batere herren. Gaurko saioan nire txapela bigarren maila batean geratu da behar bada. Parekotasun horrek eta publikoaren erantzun horrek hemen zerbait mugitzen ari dela adierazten duela iruditzen zait.



Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude