argia.eus
INPRIMATU
Espania'n Boxeoko Txapeldun Diran Bi Jokalarikin Izketaldia
2021eko uztailaren 23a
Jaime Martin (Toti) eta Benito Canal boxeolariei elkarrizketa.

Espania'n Boxeoko Txapeldun Diran Bi Jokalarikin Izketaldia
Benito Canal Pixu Aztunekoen Españiko Txapelduna Eta Toti Martin Euli Pixudun Boxeo Saleen Txapelduna
Gaur boxeua ekarri degu gure orrialdetara, itz asko egin bearra eman dun kirola batez ere aurten orreinbezte boxeadoreen eriotz errukarriagatik.
Eta bi boxeadorekin itz egitera joan naiz; biak boxeadore onak mutil jatorrak ta nere ustez kirolari bikaiñak.
Toti Martin'ekin asikodegu gure izketaldia.
Denok ezagutuko dezute Toti oraindala gutxi. Madriden irabasi duna "peso mosca"ren Españiako txapelketa.
Nik.–Ezan zaidazu Toti: Noiz eta nola asi zinan boxeuan?
Toti'k.–Emezaspi urtekin asi egin nintzan, zaletazunagatik bakarrik.
Nik.–Zure joka aldiak boxeuan?
Toti'k.–103 burruka; irabaziak 90; galduak 1O eta utsak 3.
Nik.–Zure garaypen aundiena?
Toti'k.–Askeneko "Campeonato Nacional"en finala.
Nik.–Derrotarik txarrena?
Toti'k.–1961'ko txapelketarako burruka baten Lopez'en aurka arbitruaren erabakiagatik puntuz galdu nuanean -
Nik.–Burruka gogorrena ?
Toti'k.–Prantzian, Prantziako Zubkanpeoi Roure'en kontra.
Nik.-Tokio'ko olinpiadara joango al zera ?
.Toti'k.–Bai noski baiña lenengo "Juegos Mediterráneos"etara joango nais.
Nik.–Zer iduritzen zaizu Benito Canal ?
Toti'k.–Urrutira iritxiko da, oso gaztea eta oso bizkorra da beraren pisurako.
Nik.–Eta zer esaten dirazu "ring"ean gertatu diran eriotz auetzaz?
Toti'k.–Estados Unidos'en oso bezterakoa da boxeua; an izan ere emen lagatzen ez dituan ukaldiak logatzen ditu ta, emendik gertatu diran eriotz oiek.
Nik.–Zuri gertatutako zer edo zer esango aldirazu?
Toti'k.–Bai. Andoainen gertatu zitzaidan nere bigarrengo burrukan. Ni baino askoz aundioko "pugil" baten aurka boxeatu bear nuan eta jende danak esaten zuan lenengo ukaldiakin lonara botako ninduala. Ola izan zan baina jaiki egin nintzan eta joka azi nintzan K.O. laga nuan sendagillearen bearra izan zuan bizkortzeko.
ZERUKO ARGIA garaipen azko opa dizkizu eta ezkerrik azko ematen dizuzu zure itzen gatik.
Bigarren boxeadroria Benito Canaldegu ezpañiago pixu txapelduna
.Mutil bikaiña. Ez nitzake ni izango beroren aurka boxeatuko nukena. Donostian dago soldaduzka egiten. Bera izatez gallegua da banan zortzi urtetik Bilbon bizi da orregatik euzkaldun bezela gogoan iribillitzea.
NIK.–Ezan zaidazu Canal nola azi ziñan boxeoan?
CANAL'ek. – Neroren gorputzagatik animatu ninduten boxeatzako. Zaildu nintzan eta nola ikuzi egin noan "Kualidadeak nauzkala" erabakinuben benetan artzea.
NIK.-Zembat burruka euki dituzu?
CANAL'ek.–Boxeozale bezela ogeta bost eta ogetabat irabaziak. Boxeadore legezko bezela amabi emendik, amaika irabaziak.
NIK.–Burruka gogorrena ?
CANAL'ek. – Etxeberriaren kontra lenengo euki noana Bilbo'ko zezen plazan. Orduban kendu nion titulua edo txapela.
NIK. – Zer iduritzen zaitu L'observattore Romano'k esan duna boxeuaz?
CANAL'ek.–Neretzat boxeua oso kirol jatorra da. Beste kiroletan bezela eriotzak gertatzen dira. Or daukazu automobilismua piloto asko iltzen dira eta gaiñera ikusten dagon jende asko.
NIK.–Zeñek euki zun zure ustez Kid PARET'en eriotzaren errua ?
CANAL'ek. – Nere ustez arbitruak (Erabaki trilleak).
NIK. –Boxeadoriak burruka bukatuta lagun gelditzen altzerate?
CANAL'ek.–Bai bezte kirolariak bezela. Ni Etxeberriarekin sei illabete egon nintzan ostatu batean; neretzat lagun onenetakoa da, eta bere pamilli dana ezagutzen det boxeadoriak ring'era ertetzen degu pelotariak kantxara bezela.
NIK.–Zein da zuretzat boxeadorik onena ?
CANAL'ek.-Galena.
NIK.-Zer iduritzen zaitzu Toti Martin?
CANAL'ek.-Berarekin entrenatu nintzan egun batzuetan Donostian eta Españiako tzapelketa irabaziko zuala uste osoa neukan.
NIK.-Ze asmo dituzu gerorako?
CANAL'ek.-Lizenziatutakuan atzerrian burruka batzuk jokatu eta merituak egitea IN GERMAN JOANSON len munduko txapeldun, eta orain Europako txapeldunarekin aurrez aurre neurtuaz.
NIK.-Zuri gertatutako zerbait esango aldidazu?
CANAL'ek.-Nere kaleko taberna batean sartu nintzan Bilbon. Mutil batzuk zeuden nik zembat urte nauzkan diskutitzen; batzuk 18 nauzkala esaten zuten; beste batzuk 20. Ia ezkuetara etorri ziran. Orduan nisartu nintzan; esan nien zein nintzan eta 21 urte nauzkala; ezkerrak an gertatu nintzala; an bukatu zan dana.
NIK.-Ezkerrikasko zure itz entzugarriengatik. Españiako tzapelketa ori dembora azkoan aukitzea opa dizut, eta bezte asko irabaztia ere bai.
Agur eta Toti bostekoa. Baña mesedez ez geiago iztutu.
Saizarbitoriatar Erramon
JAIME MARTIN (TOTI)
Jaio eguna: Villafranca de Navarra'n, 1942'ko loraillaren 3'an.
Pixua: 51 ta erdi kgr. ("Peso mosca").
Irabazle: Zaletasunen Españi'ko Txapelduna.
BENITO CANAL. Jaio eguna: Fontao'n 1940'ko dagonillaren 22'an. Pixua: 95 kgr. ( "Peso pesado "). Irabazle: 1962-63 jokaldian. Pixu daneren Espaiñia'ko Txapeldun.
5

GaiezKirolaBOXEOA
PertsonaiazMARTIN1
PertsonaiazCANAL1
EgileezSAIZARBITORKirola