"`Kale gorrian' moduko saioak moda direla uste dut"


1996ko azaroaren 03an

Zein zen aurkezle hirukotearen nahasketarekin lortu nahi zena?

Hirukote berezi honek koktel egokia osatzen zuela pentsatzen genuen. Nik, bereganatu dituzten rolak beraien izateko moduarekin loturik daudela esango nuke. Hirurak oso erakargarriak dira ikuslegoarentzat, gainera bakoitzak bere izaera guztiz markatua eta guztiz desberdina dute. Koktel lehergarria lortzen dutela uste dut.

«Aurkezleak ezagunak izan arren, horrek ez du esan nahi arrakasta ziurtatua dagoenik» esan zenigun...

Horrek laguntzen duela zer esanik ez. Baina, horrez gain saioaren edukia berezia izan behar du. ETBko ikuslegoa oso fidela izan ohi da eta fideltasun hori lortu arte oso exijentea izaten da. Baina, ez da erraza eta ondoren, ikuslego hori mantendu behar da.

Klaudiok kaleko inkestekin ez al du jendea gehiegi kikiltzen?

Saioa «Kale gorrian» deitzen da eta izenaren atzean probokazio bat dago jadanik. Kaleko norbait kikildua sentitu daiteke, hala ere, Klaudio Landaren probokazio erakargarriak gehienek pozik erantzuten dituztela uste dut. Probokazioak dira, baina umorea ez da inoiz falta.

ETBk azkenaldian kalearekin harremanak estutzeko joera du saio umoretsu eta zuzenekin?

Mota honetako saioak moda direla uste dut. Beste telebista kateen moduan, ikuslegoa eskatzen duena ematen saiatu behar da. Azken finean, ikuslegoak markatzen baitu zer programa mota eman behar den. Hurrengo egunean mahai gainean audientziak egoten dira eta horren arabera erantzun bat eman behar da. Antza denez, gaueko hamarretan jendeak kaleko istorioak ikusi nahi ditu. ETB bere irudia positiboki aldatzen ari dela uste dut.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude