J. A. Villar'ren «ABESTI BERRIAK>>
Gaztediaren Artean Bere Tokia
Joxantonio Villar, oñatiar jator au, danentzat edo geienentzat beintzat ezaguna izango dala deritzait. Dakizuten bezela, kantu «modernu>>ra dedikatzen da, baña euskeraz.
Nere iritziz, J. A. Villar-ek bere abots gozo ta entzungarriakin Euskera, gaurko modako soñeko berri batez jantzi du, beste bizitz berri bat eman dio. Astekari onetan, euskera galdu ez dedin, «moda>>n jartzea komeni dala bein baño geiagotan irakurri izan det, eta ortarako zein, oñatiar jator onek ekion dion bidea baño obeagorik? Bai, ba-diteke beste bidehen bat egotea, baña Joxantonio Villar-ek ekin dion au esku artean daukagunez, alegindu gaitezen bide onetan arkitu ditezken oztopo guztiak baztertzen
Berari eskerrak ba, euskerak, munduko gaztediaren artean bere tokia artu ahal izan du. Gaurko gaztediak, berak abestutako abestiak ikasten ditu, ta onela jarraitzen duan bitartean, euskera indar berritzen doala ez dago ukatzerik
Ara emen ba, joan zan egunean berarekin izan nuen elkar-izketatxoa.
Ikusten detanez, oso atsegin zaizu abestea ta gitarra jotzea: Esango al zenidake nola sortu zitzaizun oien ganako zaletasuna?
–Mutikotan, ikastetxe batean nengoelarik, irakasle edo maixuak niregan gauz oreitako, abestu ta gitarra jotzeko alegia, xamurtasun edo erreztasun pixkat ba-nuela ikusirik, ikastera beartu ninduten, baña egia esan, zaletasun au betik izan detala uste det. Eta arrezkero ere bide orretatik jarraitu detala esan bear...
Nundik nora edo zela ta nola asi ziñan abesti «moderno>>'ak euskeraz abesten ?
–Oiartzungo gazte talde bat, Julian Lekuona zuzendari zutelarik, abesti arinak euskeratzen asi zan. Eta onela, okasio batean edo bestean euskeratutako abesti oiek abestera deitu ninduten. Eta ordu ez keroz. Nun edo ze erritan abestu zenuan lenengo aldiz euskeraz?
–Euskeraz? ba, onezkero izango dira urte batzuek eta Billarreal-en izan zala uste det, baña kanta «modernu>>'ak abestuaz ez, Iparragirreren zortziko batzuek baizik.
Zer iritzi daukazu kantu <>'ak euskeratzeari buruz?
Onen gain asko itzegin diteke, ba gaur egun asko diskutitzen dan gaia baita. Nere iritziz, <>'a serioa dan ala ez dan.
Denak dakiguna da, Euskalerriak betik eraman duala berekin musika zaletasana, baña euskerazko kantu <> oni arrera ona egin al dio ?
–Bai, ori beintzat bai, baña badira euskera koral-etan eta bertsolariak bakarrik erabiltzekoa dana esaten dutenak ere. Baña egia esan, gazte jendeak arreta aundiakin artu ditu tankera onetan eman diran lenengo pausoak.
Abesti auetan, zerorrek asmatutakorik bai al dezu?
–Orain arte abestu detan guztia, bestehena izan da, baña egunen batean ba-diteke neronenak abestea ere.
Leku askotatik deitzen al zaitue?
–Bai askotatik, orain artean beintzat.
Zenbat disko grabau edo ezarri dituzu ?
–Orain artean bi, teknikaz ain ondo ez ba-daude ere, ara or lenengo pausoa.
Bestehen bat gertatu al dzeu?
–Ba-diteke emendik denbora gutxira geiago ezartzea, ba disko-etxe batzuek interesatuta bai daude.
Zure ustez, Euskalerrian bai ote dago konpositore ta olerkaririk, kanta «moderno>>'ak euskeraz ateratzen saiatuko danik?
-Uste bakarrik ez, baizik ziurziur nago Ba ezagutzen ditut orretarako prest daudenak ere. Ez dira fama aundiko konpositoreak, ba auek, oraingo kantu arin onek ez bai ditu preokupatzen, izan ere eurentzako inportantzirik gabekoa bai da.
Orain egun batzuek «La Voz de España>> egunerokoan, euskeraz abesten duten beste batzuekin, zerbait egiteko asmoa zenutela irakurri nuen, esango al zenidake zerbait orren gain?
–Egia esan, Gipuzkoako abeslari batzuekin egon naiz eta noizbeinka bildu oi gera. Billera auen bidez nai deguna da, denok batera ta elkarren laguntzaz, kanpo onetan, bakoitzak bere aldetik, bakarrik, dezakeana baño geiago kontsegittu edo lortzea.
Txapelketa askotan artu al dezu parte ?
–Batzuetan bai, «Artistas Noveles>> t. a.
Euskeraz ere ez ote leike egin «Artistas Noveles>>'n antzeko beste zerbait?
–Bai, egin diteke, baña oraindikan ere mobimentu au geiago eltzea, indartzea, komeni dala uste det, ba oraindikan ere berde xamar bai dago.
Zeintzuk dira geien atsegin zaizkitzun abeslari ta obrak?
–Nere afizio ta kondizioek gatik musika arin guztiek gatik jeneralean interesatzen naiz, baña batez ere europarra. Atsegin zaizkidan abeslari ta obrak asko dira ta ezin dezaket ezer konkretau.
Ainbeste zarata atera duten «Beatles>>'ek atsegin al zaizkizu?
–«Beatles>>'ek, «musikaz>> frutu onak ekarri ditzaken estiloa markatu dute, baña euren abesteko era etzait batere atsegin.
Jakin aleizke kantutik kanpora dauzkazun afizioak?
–Zinea, mendia, ta beste deporte batzuek ere bai.
Joxantonio, milla esker zure erantzunegatik, eta jarraitu aurrerantzean ere, gure denborako gazteak kantatzen dituzten airerik ederrenak, euskeraz erakutsiaz.
Joxemari Allur
José Antonio Villar,"abesti-berriak" euskeraz kantatzen ari dan bitartean mikrofono baten aurrean. Erriz-erri dabil saialdi auek egiten, eta oso ederki artzen dute leku guztietakoak, batez ere gazte jendeak
12