Dabid Errasti eta apaiza ondo elkarrekin konpontzen al dira?
Ez dugu antza handirik, gogoko gauza batzuk izango ditugu berdintsuak, jana eta beste zenbait gauza. Baina, egia esan, niri apaizarena egiteko esan zidatenean nahiko harritua geratu nintzen.
Apaizak hain sustraituak dauden herri honetan, nola hartu da apaiz tripontzi eta apustuzalearen irudia?
Herri txikietan beraien herriko apaizaren antzekoa ikusi dute Don Luis, jan eta edaten. Batez ere herri txikietako jende nagusiak. Agian orain dela urte batzuk horrelako apaizak gehiago izango ziren, baina jendeak oso barneratua dauka hori, herri honetan apaizak tripontziak eta edana gustuko dutenak izan direla nahiko onartua dago.
Apaiz jantziarekin edo pailazo jantziarekin erosoago?
Jantzi bakoitza jaztean, klik bat egiten duzu eta jolastu egiten duzu, hori da dibertigarriena. Gustuko pertsonaiak ez egitea egokitu zait, baina aipaturikoak gustura egiten ditut. Pertsonaiak piskat kontrakoak izan arren, horrek morboa eta gozamena ere ematen dit.
Ikasturteko honetako «Goenkale» amaitu da, hurrengokoan ere Don Luis ikusiko al dugu?
Baiezkoa esan didate. Oraindik ez dugu firmatu, baina batzuei beste hiru hilabetez behintzat jarraituko dugula esan digute.
Zer berri izango da «Goenkale»n?
Aurten ez dakigu ezertxo ere. Iaz gutxi gora-behera nola jarraituko zuen esan ziguten, baina aurten aldaketa nondik norakoa izango den ez dakit. Aldaketa egon, egongo da, hamarren bat aktore kalera baitoaz, batzuk bere gogoz eta besteak pertsonaiak jarraitzen ez duelako. Horrelako aldaketarekin, argumentuan gauza asko aldatu beharko dira.
ARRITXU ZELAIA